Hernani 1 eta Su-Berri 1 taldeek irabazi dute emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa

2016/04/19 | Lehiaketa

Hernani 2 eta Ziotza hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, paleta argentinarreko nagusien 1. eta 2. mailako finaletan

Hernani 1 eta Su-Berri 1 taldeek irabazi dute emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Paleta argentinarreko finalak jokatu ziren, joan den ostiralean (2016-04-15), Donostiako Gaska trinketan. Hernani 1ek (Irazustabarrena-Araistegi) 30-21 irabazi zion Hernani 2 taldeari (Arrieta-Huizi) 1. mailako finalean. Eta Su-Berri 1ek (Gabirondo-Maiza) Ziotza (San Sebastian-Erasun) hartu zuen mendean 2. mailako finalean, 20-30eko emaitzarekin. Hona hemen jaialdia:

 

 

Apirilak 15, ostirala, 19:15, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra neska nagusiak, 2. maila:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) 20 / SU-BERRI 1 (Gabirondo-Maiza) 30

2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Araistegi) 30 / HERNANI 2 (Arrieta-Huizi) 21

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datuak.

 

 

 










Ir arriba