Jokoan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

2016/04/05 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira, buruz buru; alebinen partidak Tolosan izango dira ikusgai, eta infantilenak Azpeitian; finalak maiatzaren 21ean izango dira

Jokoan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatzen dira txapelketa honetan, buruz buru. Horietako batzuek bazuten txapelketan jokatzeko eskubidea, Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan lortutakoari esker. Eta beste batzuk, txapelketa beraren emaitzei erreparatuta hauek ere, hautaketa probetara deituak izan ziren; bertan nabarmendutakoekin osatu zen, hartara, behin betiko zerrenda. Zehazki, honakoa: 

 

 

ZUZENEAN SAILKATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. AMIANO (Añorga)
  2. ARRILLAGA (Gazteleku)
     

Infantilak

  1. ALBERDI (Ilunpe)
  2. ZUBELDIA (Intxurre)
  3. GARCIA (Goierri)
  4. AZKOITIA (Euskal Jolas)

 

PROBETAN HAUTATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. ETXANIZ (Bergara)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa)
  3. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  4. ORBEGOZO (Añorga)
  5. GABIRONDO (Tolosa)
  6. OLAIZOLA (Añorga)
  7. SASIAIN (Zestoa)
  8. AIERBE (Ataun)

 

Infantilak

  1. JAUREGI (Antzuola)
  2. SEIN (Oiarpe)
  3. UNANUE (Añorga)
  4. ALTUNA (Tolosa)
  5. ELOSEGI (Ilunpe)
  6. ABURUZA (Oiarpe)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 9tik maiatzaren 7ra bitartean. 

 

 

2. urteko alebinetan, Tolosan jokatuko dituzte partidak, larunbatetan. Eta infantiletan, larunbatetan baita ere, baina Azpeitian.

 

 

Bai batean zein bestean, multzo bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte maiatzaren 14an (A1 / B2; B1 / A2).

 

 

Finalak, azkenik, maiatzaren 21ean jokatuko dira.

 

 

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke informazio gehiago, eta bai bertan bai Kartelera-n txapelketari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba