Errendimenduko Udaberri Saria ere, martxan

2016/04/07 | Lehiaketa

Finalak ekainaren 26ko asteburuan jokatuko dira

Eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria ere martxan da. 2. urteko alebinek eta infantilek Errendimenduan jokatzen duten denboraldiko hirugarren eta azken txapelketa da hauxe (lehenik eskuz banakako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten, eta ondoren eskuz binakakoa. Orain, Udaberri Sariarekin batera, Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa ere bada jokoan). 

 

 

2. urteko alebinetan, 39 bikote lehiatuko dira, 5 multzotan banatuta. Eta infantiletan 64 bikotek eman du izena, eta 8 multzotan banatuta jokatuko dute.

 

 

Lehendabiziko fasean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 10etik maiatzaren 22ra bitartean. 

 

 

Denek jarraituko dute aurrera. Bi kategoriatan, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute 2. fasean; eta gainontzekoek (hau da, 3. postutik 8.enera), bi taldetan banatuta, Ekialdeko eta Mendebaldeko Txapelketak jokatuko dituzte, hurrenez hurren.

 

 

Ekainaren 19ko asteburuan jokatuko dira finalerdiak, eta finalak ekainaren 26ko jardunaldian izango dira ikusgai.

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri eskuz binaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba