Gipuzkoak Iparralde hartuko du etxean GRAVNI Txapelketaren laugarren jardunaldian

2016/04/05 | Lehiaketa

Zubietan, Donostian eta Mutrikun izango dira ikusgai ezker hormako jaialdiak; eta trinketekoak, berriz, Iruran eta Irunen

Laugarren jardunaldia izango da asteburukoa (2016-04-10) GRAVNI federazioen arteko txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak Iparralde hartuko du etxean; Araba / Errioxa eta Bizkaia / Nafarroa izango dira gainontzeko parekatzeak.

 

 

 

 

Ondoren zerrendatuko ditugu asteburuko jaialdiak, xehetasun guztiekin:

 

 

EZKER HORMA
Apirilak 8, ostirala, 20:00. ZUBIETA 1. Joko garbi nagusiak
Apirilak 10, igandea, 10:30. ATANO III 1. Larruzko paleta nagusiak
2. Pala motza nagusiak
Apirilak 10, igandea, 10:30. MUTRIKU 1. Zesta-punta jubenilak
2. Zesta-punta 22 azpitik
3. Zesta-punta nagusiak

 

TRINKETA
Apirilak 9, larunbata, 10:30. IRURA 1. Xare jubenilak
2. Xare 22 azpitik
3. Xare nagusiak
Apirilak 9, larunbata, 14:30. IRURA 1. Eskuz banaka jubenilak
2. Eskuz binaka jubenilak
3. Eskuz banaka 22 azpitik
4. Eskuz binaka 22 azpitik
5. Eskuz banaka nagusiak
6. Eskuz binaka nagusiak
Apirilak 9, larunbata, 16:00. RAMUNTXO BERRI (Irun) 1. Larruzko paleta mutil nagusiak
2. Paleta argentinarra mutilak 22 azpitik
3. Paleta argentinarra mutil nagusiak
Apirilak 10, igandea, 11:00. IRURA 1. Paleta argentinarra neska nagusiak
2. Paleta argentinarra neska jubenilak
3. Paleta argentinarra neskak 22 azpitik

 

 

 

Datorren jardunaldian ere, apirilaren 17koan, etxean jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak, kasu honetan Errioxaren aurka. Ligaxkako azkena izango da.

 

 

 

Apirilaren 24ko jardunaldian jokatuko dira GRAVNI Txapelketaren finalerdiak, eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan izango dira.

 

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren web orrian: www.euskalpilota.com.

 

 

 










Ir arriba