Udaberri Saria ere (eskuz banaka lau t´erdian), han-hemenka ikusgai

2016/04/07 | Lehiaketa

Finalak ekainaren 19ko asteburuan jokatuko dira

Udaberri Saria ere (eskuz banaka lau t´erdian) ikusgai da jada astebururo Gipuzkoako zenbait txokotan.

 

Kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (maila bakarra) ariko dira txapelketa honetan, izenak dioen bezala, buruz buru, eta lau t´erdiaren barruan. Hain zuzen ere, 54 pilotarik eman du izena kadeteen 1. mailan, 48 kadeteen 2. mailan, beste 48 jubenilen 1. mailan, 13 jubenilen 2. mailan eta 84 nagusien mailan.

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, apirilaren 10etik maiatzaren 8ra bitartean (jubenilen 2. mailako lehiaren kasuan, maiatzaren 22ra arte).

 

1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote ondoren, eta 3.etik 6.era sailkatutakoek zonaldekoak, Ekialdekoa zein Mendebaldekoa (jubenilen 2. mailakoen kasuan, eta parte-hartzearen arabera, 1., 2. eta 3. sailkatuek soilik jarraituko dute aurrera, eta txapelketa bakarra jokatuko dute).

 

Finalerdiak ekainaren 12ko jardunaldian izango dira, eta finalak, azkenik, ekainaren 19ko asteburuan jokatuko dira.

 

Informazio gehiago Lehiaketa-Federatua-Udaberri eskuz banaka 4 terdian eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba