Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako finalak, Alegian eta Azpeitian

2010/12/10 | Lehiaketa

Gero eta gutxiago falta da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Saria bukatzeko. Asteburu honetan, adibidez, bost final jokatuko dira, bi jaialditan banatuta: larunbatean, 17:30ean, Alegian, eskuko hiru partida izango dira ikusgai; eta igandean, 11:00etik aurrera, Azpeitiko Urrestillan, gomazko paletako beste bi. Ondoren zehazten ditugu bi jaialdi hauek:


*Abenduak 11, larunbata, 17:30, Alegia

1. Eskuz binaka. Kadeteak, 1. maila: ZAZPI ITTURRI / AURRERA SAIAZ
2. Eskuz binaka. Jubenilak, 2. maila: AURRERA SAIAZ / HERNANI 2
3. Eskuz binaka. Jubenilak, 1. maila: INTXURRE / MUNDARRO


*Abenduak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Urrestilla  

1. Gomazko paleta mutilak. Nagusiak, 2. maila: USURBIL / IKASBERRI
2. Gomazko paleta mutilak. Nagusiak, 1. maila: REAL SOCIEDAD / LOIOLATARRA 1

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue jokamolde hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba