Gipuzkoak Bizkaia hartuko du etxean GRAVNI Txapelketaren bigarren jardunaldian

2016/03/15 | Lehiaketa

Zestoan, Donostian, Hernanin, Andoainen eta Mutrikun izango dira ikusgai ezker hormako norgehiagokak; eta trinketeko jaialdiak Iruran eta Irunen jokatuko dituzte

Joan den asteburuan (2016-03-13) hasi zen GRAVNI federazioen arteko txapelketa. Eta bigarren jardunaldi honetan etxean jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak. Hain zuzen ere, Bizkaia hartuko du (Nafarroa / Araba izango dira gainontzeko norgehiagokak, dagoeneko jakina den bezala Iparraldeko Selekzioak erretiratu egin behar izan duelako txapelketatik Frantziako federazioak jarritako debekuaren ondoren).

 

 

Ondoren zerrendatuko ditugu asteburuko jaialdiak, xehetasun guztiekin:

 

EZKER HORMA
Martxoak 18, ostirala, 20:00. ZESTOA 1. Eskuz banaka jubenila
2. Eskuz binaka jubenila
Martxoak 19, larunbata, 10:00. ALTZA (Donostia) 1. Gomazko paleta mutil nagusia
2. Gomazko paleta mutil 22
3. Gomazko paleta mutil jubenila
Martxoak 19, larunbata, 10:30. HERNANI 1. Gomazko paleta neska jubenila
2. Gomazko paleta neska 22
3. Gomazko paleta neska nagusia
Martxoak 19, larunbata, 16:00. ZESTOA 1. Eskuz banaka 22 azpitik
2. Eskuz binaka 22 azpitik
3. Eskuz banaka nagusia
4. Eskuz binaka nagusia
Martxoak 19, larunbata, 16:00. ATANO III.a 1. Larruzko paleta jubenila
2. Larruzko paleta 22 
3. Pala motza 22 azpitik
Martxoak 19, larunbata, 16:30. ANDOAIN 1. Pala nagusia
Martxoak 20, igandea, 10:30. ATANO III.a 1. Larruzko paleta nagusia
2. Pala motza nagusia 
Martxoak 20, igandea, 10:30. MUTRIKU 1. Zesta Punta jubenila
2. Zesta Punta 22 azpitik
3. Zesta Punta nagusia

 

TRINKETA
Martxoak 19, larunbata, 14:30. IRURA 1. Eskuz banaka jubenila
2. Eskuz binaka jubenila
3. Eskuz banaka 22
4. Eskuz binaka 22
5. Eskuz banaka nagusia
6. Eskuz binaka nagusia
Martxoak 19, larunbata, 16:00. 
RAMUNTXO BERRI (Irun)
1. Larruzko paleta mutil nagusiak
2. Paleta argentinarra, mutil jubenilak
3. Paleta argentinarra, mutil 22 azp
4. Paleta argentinarra, mutil nagusiak
Martxoak 20, igandea, 11:00. IRURA 1. Paleta argentinarra, neska jubenilak
2. Paleta argentinarra, neska 22 azp
3. Paleta argentinarra, neska nagusiak

 

 

 

Ligaxkako azken jardunaldian, apirilaren 17koan, jokatuko du berriro etxean Gipuzkoako Selekzioak; Errioxa hartuko du (izan ere, apirilaren 10eko jardunaldia bertan behera gelditu da; Iparraldeko Selekzioa zen orduan jokatzekoa Gipuzkoan).

 

 

Apirilaren 24ko jardunaldian izango dira GRAVNI Txapelketaren finalerdiak, eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan jokatuko dira.

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren web orrian: www.euskalpilota.com.

 

 

 










Ir arriba