Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Hautatuak

2016/03/21 | Lehiaketa

Apirilaren 9an ekingo diote lehiari

Dena dago prest 2015-16ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketarako (buruz buru). Martxoaren lehenengo asteburuan (2016-03-06) hautaketa probak izan ziren Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta dagoeneko zehaztuta dago txapelketan parte hartuko duten pilotarien zerrenda.

 

 

Izan ere, beste hainbat pilotarik parte hartzeko zuzeneko txartela bazeukaten, Erredimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan lortutakoari esker. Eta hautaketa probetan nabarmendutakoekin osatu da orain behin betiko zerrenda.

 

 

Apirilaren 9ko jardunaldian ekingo diote denek lehiari.

 

 

Ondoren dituzue jokatuko duten pilotariak:

 

ZUZENEAN SAILKATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. AMIANO (Añorga)
  2. ARRILLAGA (Gazteleku)
     

Infantilak

  1. ALBERDI (Ilunpe)
  2. ZUBELDIA (Intxurre)
  3. GARCIA (Goierri)
  4. AZKOITIA (Euskal Jolas)

 

PROBETAN HAUTATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. ETXANIZ (Bergara)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa)
  3. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  4. ORBEGOZO (Añorga)
  5. GABIRONDO (Tolosa)
  6. OLAIZOLA (Añorga)
  7. SASIAIN (Zestoa)
  8. AIERBE (Ataun)

 

Infantilak

  1. JAUREGI (Antzuola)
  2. SEIN (Oiarpe)
  3. UNANUE (Añorga)
  4. ALTUNA (Tolosa)
  5. ELOSEGI (Ilunpe)
  6. ABURUZA (Oiarpe)

 

 

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke informazio gehiago, eta bai bertan bai Kartelera-n txapelketari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba