Enrique Abril Errebote Txapelketa bertan behera, udaberrira arte

2010/12/03 | Lehiaketa

Eguraldi txarrak eragin du atzerapena; ligaxkako azken partida, finalerdia eta finala falta dira jokatzeko

Eguraldi txarrak eragindako hainbeste atzerapenen ondoren, eta abenduko igandeetan falta den ligaxkako partida ezin izango dela jokatu ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria behin-behinean bertan behera uztea erabaki du.

Udaberrian ekingo zaio berriro lehiari, lehenik Behar Zana / Kapito Harri partida jokatuz (ligaxkako azkena, jokatzeko falta dena), eta gero finalerdia eta finala. Finala, aurten, Villabonako Errebote plazan izango da.

Euskal Herriko sei talde ari dira parte hartzen XLVII. edizio honetan:. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste bi Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

 

 

 










Ir arriba