Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta paleta argentinarreko finalak, larunbatean

2016/03/02 | Lehiaketa

11:00etan izango dira ikusgai paleta argentinarreko finalak, Irungo Ramuntxo Berrin; eta 16:15ean hasiko dira eskuz binakako lehiak, Irurako Ametsa trinketan

Larunbat honetan(2016-03-05) jokatuko dira Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako zein paleta argentinarreko finalak. 11:00etan izango da lehendabiziko jaialdia, paleta argentinarreko finalena, Irungo Ramuntxo Berri trinketan. 16:15ean, berriz, eta Irurako Ametsa trinketan, eskuz binakako finalen jaialia izango da ikusgai.

 

 

Ondoren zehazten ditugu hitzorduak:

 

Martxoak 5, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
KURPIL KIROLAK 4 (Sagarzazu-Pagola) / KURPIL KIROLAK 1 (Lazkano-Cruz)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 4 (Monserrat-Pablos) / RAMUNTXO 2 (Larrarte-Manzisidor)

 

Martxoak 5, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA (Elgarresta-Aldunberri) / OIARPE 2 (Leonet-Perurena)

2. Eskuz binaka, jubenilak: HERNANI 2 (Lazkano-Arizmendi) / AZKOITIA (Oteiza-Azkoitia)

3. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila: BEHAR ZANA (Lizaso-Esnaola) / EPLE 2 (Taberna-Aranburu)

4. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila: URNIETA (Loitegi-Esnaola) / PAGAZPE (Huizi-Landa)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke txapelketak utzitako datuak.

 

 

 










Ir arriba