Hasi da emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa

2016/02/25 | Lehiaketa

Joan den asteburuan (2016-02-19) ekin zioten 2. mailako lehiari, eta martxoaren 11ko jardunaldian hasiko da 1. mailakoa; finalak apirilaren 15ean jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketan

Emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa ere hasia da dagoeneko. Nagusien 2. mailako lehiarekin abiatu zen, joan den asteburuan (2016-02-19). Eta nagusien 1. mailako lehiari, berriz, martxoaren 11n ekingo diote. Final guztiak apirilaren 15ean jokatuko dituzte, Donostiako Gaska trinketan.

 

 

 

Hona hemen maila bakoitzeko xehetasunak:


 

PALETA ARGENTINARRA, NAGUSIAK 1. MAILA

  • 3 talde, multzo bakarrean: Hernani 1, Hernani 2 eta Su-Berri
  • Hasiera: martxoak 11
  • Lehenengo fasean, itzuli bateko ligaxka, apirilaren 8ra bitartean
  • Bigarren fasean, 1. eta 2. sailkatuek finala jokatuko dute, apirilaren 15ean, Donostiako Gaska trinketan

 

PALETA ARGENTINARRA, NAGUSIAK 2. MAILA

  • 5 talde, multzo bakarrean: Hernani, Su-Berri 1, Su-Berri 2, Zarautz eta Ziotza
  • Hasiera: otsailak 19
  • Lehenengo fasean, itzuli bateko ligaxka, martxoaren 18ra bitartean
  • Bigarren fasean, 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute, apirilaren 8an
  • 1. sailkatua finalerako zuzeneko pasea lortuko du, eta finalerdiko irabazlearen zain izango da; finala apirilaren 15ean jokatuko dute, Donostiako Gaska trinketan

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera atalean kontsulta daiteke lehien inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba