Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

2016/01/13 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. zein 1. mailako lehiak jokatuko dira, 16:15ean hasita, Ametsa trinketan

Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira, larunbatean (2016-01-16), Irurako Ametsa trinketan. Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai. 16:15ean hasiko da jaialdia. Hona hemen xehetasunak:

 

 

Urtarrilak 16, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 4 (Arizmendi) / URNIETA 1 (Aldunberri)

2. Eskuz banaka, jubenilak: HERNANI 3 (Pagola) / ILUNPE (Odriozola)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: AURRERA SAIAZ (Labaka) / URNIETA (Esnaola)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) / URNIETA (Loitegi)

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba