Hasi da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2016/01/14 | Lehiaketa

Jubenilen eta nagusien mailetan jokatuko dute; finalak martxoaren 20ko asteburuan izango dira

Asteburuan ekingo diote Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketari. Jubenilen eta nagusien mailan jokatuko dute aurtengoan. Hain zuzen ere, jubenilen lehia hasiko da asteburu honetan (2016-01-17), eta hurrengoan (2016-01-24) izango da nagusien txanda.

 

 

Ondoren xehetasun gehiago:

 

JUBENILAK

  1. 3 talde lehiatuko dira: Txost 1, Txost 2 eta Zubieta
  2. Otsailaren 28ra bitarte, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute
  3. 1. eta 2. sailkatuak finalean izango dira aurrez aurre, martxoaren 20ko asteburuan

 

NAGUSIAK

  1. 6 taldek eman dute izena: Behar Zana, Txost 1, Txost 2, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3
  2. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehendabiziko fasean, urtarrilaren 24tik otsailaren 28ra bitartean
  3. 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute, martxoaren 13ko jardunaldian
  4. 1. sailkatuak finalerako zuzeneko pasea lortuko du; martxoaren 20ko asteburuan izango da

 

 

Informazio gehiago Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean eta bertan dauden lehiaketa sistema dokumentuetan kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba