Irazustabarrena-Eizmendi eta San Sebastian-Gabirondorentzat X. Emakumea Pilotari Txapelketa

2016/01/05 | Lehiaketa

Lehenek 30-23 hartu zituzten mendean Araiztegi-Maiza 1. mailako finalean, eta bigarrenek Indo-Arrillagari 22-30 irabazi zieten 2. mailako lehian

Irazustabarrena-Eizmendi eta San Sebastian-Gabirondo bikoteek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako X. Emakumea Pilotari Txapelketan. Lehenek 30-23 irabazi zieten Araiztegi-Maizari 1. mailako finalean. Eta bigarrenek 22-30 Indo-Arrillaga bikotearen aurka 2. mailako lehian. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska jubenilen finalak osatu zuen jaialdia: Intxurre 1ek (Zubeldia-Tolosa) 30-25 hartu zuen mendean Su-Berri 2 (Galdos-Larrarte).

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Abenduak 26, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a


1. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Gomazko paleta neska jubenilak: 
INTXURRE 1 (Zubeldia-Tolosa) 30 / SU-BERRI 2 (Galdos-Larrarte) 25

2. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-EIZMENDI 30 / ARAIZTEGI-MAIZA 23

3. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 2. maila:
INDO-ARRILLAGA 22 / SAN SEBASTIAN-GABIRONDO 30

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke.

 

 

 










Ir arriba