Asteburuan jokatuko dira Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketako azkenetako finalak

2015/12/22 | Lehiaketa

Larunbatean Azpeitia-Urrestillan, eta igandean Tolosan eta Arrasaten izango dira ikusgai jaialdiak

2015-16ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako oso final gutxi falta dira jokatzeko. Larunbatean (2015-12-26) Azpeitia-Urrestillan eta igandean (2015-12-27) Tolosan eta Arrasaten jokatuko dira azkenetako jaialdiak. Palako lehiekin emango zaio bukaera txapelketari, urtarrilaren 3an.



 

Ondoren zehazten ditugu asteburuko jaialdiak:

 

 

Abenduak 26, larunbata, 16:30, Azpeitia-Urrestilla (Txikuri)
 

1. Gomazko paleta mutilak 22 urtez azpikoak:
IKASBERRI (Martija-Alkorta) / TXOST 1 (Otxoteko-Estefano)

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 3. maila:
LOIOLATARRA (Barbulo-Carrasco) / ZARAUTZ 1 (Landa-Contreras)

3. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila:
HERNANI 2 (Ramos-Zubimendi) / LOIOLATARRA (Salaberria-Luarizaierdi)


 

Abenduak 27, igandea, 10:30, Arrasate (Uarkape)


1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila: GAZTELEKU 2 (Urruzola-Mujika) / TOLOSA 1 (Elola-Otaño)

2. Eskuz binaka jubenilak, 3. maila: ARRASATE (Iturriotz-Bengoa) / TOLOSA (Plazaola-Egibar)

3. Eskuz binaka nagusiak, 3. maila: MUNDARRO 1 (Loidi-Sanchez) / EPLE 1 (Odriozola-Lizaso)


 

Abenduak 27, igandea, 11:00, Tolosa (Beotibar)


1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila: BERGARA (Gallastegi-Gartzia) / AÑORGA 1 (Izeta-Urbieta)

2. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila: ZIOTZA (Ezeiza-Arrate) / HERNANI (Agirre-Arizmendi)

 


 

Informazio gehiago Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba