Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbatean, Donostian

2015/12/22 | Lehiaketa

Irazustabarrena-Eizmendi eta Araiztegi-Maiza izango dira aurrez aurre 1. mailako finalean, eta Indo-Arrillaga eta San Sebastian-Gabirondo bikoteak 2 mailakoan; aurretik, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska jubenilen finala jokatuko dute Intxurre 1ek eta Su-Berri 2k; 17:00etan hasiko da jaialdia, Atano III.ean

Bukaerara iritsi da Ezker Hormako X. Emakumea Pilotari Txapelketa. Larunbatean (2015-12-26) jokatuko dituzte finalak, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aurretik, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska jubenilen finala izango da ikusgai. 17:00etan hasiko da jaialdia.

 

Hain zuzen ere, Intxurre 1 (Zubeldia-Tolosa) eta Su-Berri 2 (Galdos-Larrarte) izango dira aurrez aurre jaialdiko lehendabiziko partidan. Ondoren, Irazustabarrena-Eizmendi eta Araiztegi-Maiza bikoteek Emakumea Pilotari Txapelketako 1. mailako finala jokatuko dute. Eta, azkenik, Indo-Arrillagak eta San Sebastian-Gabirondok neurtuko dituzte indarrak 2. mailan, jaialdiko hirugarren partidan.

 

 

Hona hemen jaialdia zehatz-mehatz:

 

Abenduak 26, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a


1. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Gomazko paleta neska jubenilak: 
INTXURRE 1 (Zubeldia-Tolosa) / SU-BERRI 2 (Galdos-Larrarte)

2. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-EIZMENDI / ARAIZTEGI-MAIZA

3. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 2. maila:
INDO-ARRILLAGA / SAN SEBASTIAN-GABIRONDO

 

 

2. mailako lehian, finalerdiak irabazita iritsi dira finalera Indo-Arrillaga eta San Sebastian-Gabirondo bikoteak. Lehenek, Aldai-Errasti hartu zituzten mendean, 30-22, asteburuan (2015-12-19) Tolosako Beotibarren jokatutako norgehiagokan. Eta bigarrenek 30-24 hartu zien aurrea Etxegia-Arriolari jaialdi berean. 1. mailako lehian, berriz, Irazustabarrena-Eizmendik finalerako zuzeneko pasea ziurtatua zuten sailkapeneko lehen postua lortuta. Eta Araiztegi-Maizak 30-26 irabazi zieten Garmendia-Senperenari, bigarren txartela lortuz era honetara. Honakoa izan zen jaialdia:


 

Abenduak 19, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar
 

1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: SAN SEBASTIAN-GABIRONDO 30 / ETXEGIA-ARRIOLA 24

2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: GARMENDIA-SENPERENA 26 / ARAIZTEGI-MAIZA 30

3. Gomazko paleta neskak, 2. maila: INDO-ARRILLAGA 30 / ALDAI-ERRASTI 22

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke.

 

 

 










Ir arriba