Emakumea Pilotari Txapelketako finalerako txartelak jokoan, larunbatean, Tolosan

2015/12/17 | Lehiaketa

1. mailako finalerdi bat eta 2. mailako bi finalerdi jokatuko dituzte, 16:30ean, Tolosako Beotibarren; 1. mailan, Irazustabarrena-Eizmendi bikotea dagoeneko finalerako sailkatua dago

Amaitzear da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Asteburu honetan finalerdiak jokatuko dituzte, Tolosan. Zehazki, 1. mailako finalerdi bat eta 2. mailako bi finalerdi. Izan ere, 1. mailan lehenengo postuan sailkatutako bikoteak, Irazustabarrena-Eizmendik kasu honetan, finalerako zuzeneko txartela lortua du. Finalerako beste txartelak jokoan izango dira, beraz, Tolosako Beotibarren, larunbatean (2015-12-19), 16:30ean hasiko den jaialdian:

 

Abenduak 19, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar
 

1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: SAN SEBASTIAN-GABIRONDO / ETXEGIA-ARRIOLA

2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: GARMENDIA-SENPERENA / ARAIZTEGI-MAIZA

3. Gomazko paleta neskak, 2. maila: INDO-ARRILLAGA / ALDAI-ERRASTI

 

 

Finalak abenduaren 26an izango dira, Donostian.

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 










Ir arriba