Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finalak, larunbatean, Donostian

2015/12/17 | Lehiaketa

16:30ean hasiko da jaialdia, Karmelo Baldan, eta hiru final izango dira ikusgai: kadeteena, nagusien 2. mailakoena eta nagusien 1. mailakoena

Pixkanaka-pixkanaka bukaerara iristen ari da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eta gero eta final gutxiago gelditzen dira jokatzeko.

 

 

 

Asteburu honetan, adibidez, puntisten txanda izango da. Hain zuzen ere, zesta-puntako finalak jokatuko dituzte larunbatean (2015-12-19), 16:30ean, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


 

Abenduak 19, larunbata, 16:30, Donostia-Karmelo Balda
 

1. Zesta-punta kadeteak: ZUMAIA 1 (Agirre-Lopez) / DONOSTIA JAI ALAI (Aiestaran-Iriondo)

2. Zesta-punta nagusiak, 2. maila: ZUMAIA 1 (Etxabe-Segurola) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Mendizabal-Manzisidor)

3. Zesta-punta nagusiak, 1. maila: DONOSTIA JAI ALAI 1 (U.Alberro-A.Alberro) / GAZTELEKU 2 (Aizpurua-Gonzalez)

 

 

 

Espezialitate honetan txapelketak utzitako datuak (emaitzak, sailkapenak...) ikusgai daude webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Zesta punta atalean.

 

 

 

Hurrengo asteburuan (2015-12-27) jokatuko dira Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoaren gainontzeko finalak, txapelketari amaiera emanez.

 

 

 










Ir arriba