Zesta-puntako Udazkena Sariko finalak, ostiralean, Tolosan

2015/12/15 | Lehiaketa

Alebinen eta infantilen mailako lehiak izango dira ikusgai Beotibarren, 20:00etatik aurrera; 50 bat puntistek hartu dute parte txapelketa honetan

Ostiralean (2015-12-18) jokatuko dira, Tolosako Beotibar pilotalekuan, Zesta-puntako Udazkena Sariko finalak, 20:00etatik aurrera. Lehenik, alebinen mailako lehia izango da ikusgai, eta ondoren infantilen mailakoa. Hemen zehazten dugu jaialdia:

 

Abenduak 18, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar

1. Zesta-punta, alebinak: AGIRRE (Zumaia) - EGAÑA (Zumaia) / URREISTI (Danok Bat) - ANSOLA (Danok Bat)

2. Zesta-punta, infantilak: ALBERRO (Donostia Jai Alai) - MANZISIDOR (Zumaia) /  PORTU (Hondarribia) - AIZPURUA (Zumaia)

 

 

 

50 puntistek hartu dute parte txapelketa honetan, 25 alebinen mailan eta beste 25 infantiletan (bakoitzean bina multzo). Banaka eman zuten guztiek izena, elkartearen bidez, baina norberaren izenean, eta puntuazioa ere hala lortzen joan dira, bakarkakoa. Jokatu, aldiz, binaka egin dute, elkarte desberdinetako puntistak nahastuz; hala, astero bikote desberdinak osatu dituzte eta denek elkarren aurka jokatzeko aukera izan dute, era honetan lehia berezia eskainiz eta maila orekatuz.

 

 

Azaroaren 29ra bitarte, ligaxka jokatu zuten, eta lehendabiziko sailkatuek finalerako zuzeneko pasea lortu zuten: alebinetan Agirre (Zumaia) eta Urreisti (Danok Bat), eta infantiletan Alberro (Donostia Jai Alai) eta Portu (Hondarribia).

 

 

 

Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, finalerdiak jokatu zituzten aurreko ostiralean (2015-12-11), Andoainen. Eta horietatik Egaña (Zumaia) eta Ansola (Danok Bat) alebinetan eta Manzisidor (Zumaia) eta Aizpurua (Zumaia) infantiletan lortu zituzten finalerako gainontzeko txartelak. Hemen zehazten ditugu emaitzak:

 

Abenduak 11, ostirala, 19:15, Andoain-Arrate

1. Zesta-punta, alebinak: Zubizarreta (Danok Bat) - Alberro (Donostia Jai Alai) 1 /
Egaña (Zumaia) - Ansola (Danok Bat) 2 (10-7,3-10, 2-5)

2. Zesta-punta, infantilak: Yeregi (Zumaia) - Del Rio (Hondarribia) 0 /
Manzisidor (Zumaia) - Aizpurua (Zumaia) 2 (4-10,2-10)

 


 

Lehia eta ikuskizun politak espero, dira, beraz, Beotibarren.

 

 

Bitartean, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta eta Kartelera ataletan dituzue txapelketak utzitako datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba