Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoko pala motzeko finalak, igandean, Olaberrian

2015/12/10 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, eta 3., 2. zein 1. mailako finalak izango dira ikusgai

Igande honetan (2015-12-13) jokatuko dira, OlaberrianEzker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motzeko finalak. Hiru partida izango dira ikusgai: lehendabizikoa 3. mailako lehia, gero 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa. 10:30ean hasiko da jaialdia.

 

 

2. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, abenduaren 8ko jardunaldian jokatu baitzituzten finalerdiak. Hain zuzen ere, Oiangu 4 eta Gazteleku 1 taldeak sailkatu dira finalerako. Oiangu 4k (Ibarguren-Letamendia) 40-30 irabazi zion Oiangu 2ri (Sanchez-Garrido). Eta Atxurbidek (Mendikoa-Goñi) galdu zuen 25-40 Gazteleku 1 taldearen aurka (Altuna-Lete).

 

 

1. eta 3. mailako finalerdiak, aldiz, gaur eta bihar artean jokatuko dira. Hona hemen xehetasunak:
 

Abenduak 10, osteguna, 20:15, Donostia-Atano III.a

1. Real Sociedad (Artetxe-Juanes) / Altzatarra 2 (Nuin-Polo) (3. maila)

2. Real Sociedad 4 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) / Pagazpe (Begiristain-Arruti) (1. maila)

Abenduak 11, ostirala, 20:00, Olaberria

1. Real Sociedad 2 (Arozena-Irigoien) / Oiangu (Arrieta-Andonegi) (1. maila)

Abenduak 11, ostirala, 20:00, Urnieta

1. Urnieta 3 (Argiñarena-Garagorri) / Txost (Leoz-Azpiroz) (3. maila)

 

 

Hauxe izango da, beraz, finalen jaialdia:
 

Abenduak 13, igandea, 10:30, Olaberria

1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
REAL SOCIEDAD (Artetxe-Juanes) edo ALTZATARRA 2 (Nuin-Polo) /
URNIETA 3 (Argiñarena-Garagorri) edo TXOST (Leoz-Azpiroz)

2. Pala motza nagusiak, 2. maila: 
OIANGU 4 (Ibarguren-Letamendia) / GAZTELEKU 1 (Altuna-Lete)

3. Pala motza nagusiak, 1. maila: 
REAL SOCIEDAD 4 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) edo PAGAZPE (Begiristain-Arruti) /
REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien) edo OIANGU (Arrieta-Andonegi)

 


 

Txapelketaren xehetasun guztiak jakin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 










Ir arriba