Hobetzeko lanean

2015/12/10 | Ikastaroak

Aurten ere Teknifikazio Proiektua du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; kirol maila ona duten pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua ematea du ardatz

Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Teknifikazio Proiektua du martxan. Egitasmoa kirol maila ona duten pilotariei zuzenduta dago (aurten zehazki eskuz jokatzen duten infantilei eta kadeteei), eta entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua ematea du xede.

 

 

Lehenik, federazioak deialdia egin zien Gipuzkoako klub guztiei, eta izena emandako pilotariek hautaketa probak gainditu behar izan zituzten. 24 klub desberdinetako pilotariak aritu ziren proba horietan, zehazki 31 infantil mailakoak eta 38 kadete.

 

 

Horietatik, ondoren aipatutakoak ari dira teknifikazio saioetan trebatzen:

 

INFANTILAK
 

A multzoa

  1. Urko Azkoitia (Euskal Jolas)
  2. Aitor Altuna (Tolosa)
  3. Jon Lopetegi (Tolosa)
  4. Julen Beristain (Zumaia)
  5. Noah Unanue (Añorga)
  6. Unai Alberdi (Ilunpe)
  7. Xabier Jauregi (Olalde)
     

B multzoa

  1. Ekain Sein (Oiarpe)
  2. Iker Egiguren (Ilunpe)
  3. Xabier Aburuza (Oiarpe)
  4. Iker Zubeldia (Intxurre)
  5. Iker Amiano (Añorga)
  6. Jakes Elosegi (Ilunpe)
  7. Aimar Egiguren (Ilunpe)


 

KADETEAK
 

A multzoa

  1. Julen Alberdi (Gazteleku)
  2. Aitor Aldunberri (Urnieta)
  3. Julen Egiguren (Ilunpe)
  4. Lorentz Orbegozo (Añorga)
  5. Ibai Salegi (Zestoa)
  6. Oihan Zugasti (Hernani)
     

B multzoa

  1. Gorka Iriarte (Ilunpe)
  2. Aimar Iruretagoiena (Usurbil)
  3. Ander Murua (Arrasate)
  4. Aratz Oliden (Añorga)
  5. Julen Osa (Gazteleku)
  6. Oroitz Sein (Oiarpe)

 

 

Urriaren 7an hasi zituzten denek entrenamenduak. Teknifikazio saioak, hain zuzen ere, asteazkenero izaten dira, 17:00etatik 20:00etara, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Infantilen kasuan, bi astez behin jarduten dute, txandaka aritzen baitira A eta B multzokoak (hau da, A multzokoak aste batean, B multzokoak hurrengoan, gero berriz ere Akoak...); 19:00etatik 20:00etara izaten dituzte saioak. Kadeteak, berriz, astero biltzen dira: A multzokoek 17:00etatik 18:00etara jarduten dute, eta B multzokoak 18:00etatik 19:00etara aritzen dira.

 

 

 










Ir arriba