Ozkarbi / Aurrera Saiaz 2, eskuz binakako nagusien ohorezko mailako finala

2010/11/25 | Lehiaketa

Gipuzkoako txapela nork jantziko lehiatuko dira, larunbatean, Tolosako Beotibarren; Aurrera Saiaz eta Zazpi Itturrien arteko eskuz banakako kadeteen mailako finala ere izango da ikusgai

Larunbat honetan, hilak 27, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko final garrantzitsua jokatu da, Tolosako Beotibar pilotalekuan: zehazki, eskuz binakako nagusien ohorezko mailakoa. Ozkarbi (Elgeta) eta Aurrera Saiaz 2 (Bidegoian-Tolosa) taldeak Gipuzkoako txapela lortzeko lehiatuko dira, eta maila handiko norgehiagoka izango da. Ilunpek (Azpeitia ) eta Aurrera Saiaz 1ek (Bidegoian-Tolosa), bestalde, 3. edo 4. postua bereganatzeko neurtu beharko dituzte indarrak. Aurretik, jaialdi bereko lehendabiziko partidan, Aurrera Saiaz (Bidegoian-Tolosa) eta Zazpi Iturri (Amezketa) taldeek eskuz banaka kadeteen mailako finala jokatuko dute. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 

*Azaroak 27, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar

1. FINALA. Eskuz banaka kadeteak: AURRERA SAIAZ / ZAZPI ITTURRI
2. FINALA. Eskuz binaka nagusiak, ohorezko maila: OZKARBI / AURRERA SAIAZ 2
3. 3.-4.POSTUAK. Eskuz binaka nagusiak, ohorezko maila: ILUNPE / AURRERA SAIAZ 1

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba