Martxan da X. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa

2015/11/05 | Lehiaketa

5 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta 9 2. mailan; finalak abenduaren 26an jokatuko dituzte, Donostian

Larunbatean (2015-11-07) hasiko da X. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Zizurkilek hartuko ditu lehendabiziko jardunaldiko partidak, 15:30etik aurrera (Kartelera atalean dituzue xehetasunak).

 

 

Bi mailatan jokatuko da txapelketa hau, emakumezkoen gomazko paletan: 1. mailan 5 bikote lehiatuko dira, multzo bakarrean; eta 2. mailan 9 bikotek jokatuko dute, 4 A multzoan eta 5 B multzoan. Ondoren zehaztuko ditugu maila bakoitzeko bikoteak:


1. MAILA

  • Ciganda-Arrieta
  • Irazustabarrena-Eizmendi
  • Araiztegi-Maiza
  • Murua-Huizi
  • Garmendia-Senperena
     

2. MAILA

    A multzoa

  • Otaegi-Sarobe
  • Etxegia-Arriola
  • Indo-Arrillaga
  • Gutierrez-Erasun
     

    B multzoa

  • Arruti-Lopetegi
  • Aldai-Errasti
  • San Sebastian-Gabirondo
  • Zubeldia-Beldarrain
  • Tijero-Urkizu

 

 

Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, azaroaren 7tik abenduaren 12ra bitartean. Partidak larunbat arratsaldetan izango dira, 15:30etik aurrera. Jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da. Batzuk konfirmatzeko daude, baina hemen zehazten ditugu finkatutakoak:
 

- 1. jardunaldia, azaroak 7: Zizurkil
- 2. jardunaldia, azaroak 14: Urretxu
- 3. jardunaldia, azaroak 21
- 4. jardunaldia, azaroak 28: Zumarraga
- 5. jardunaldia, abenduak 12

 

 

1. mailan, 1. postuan sailkatutako bikoteak lortuko du finalerako zuzeneko pasea. Eta 2. eta 3. sailkatutakoek jokatuko dute finalerdia, abenduaren 19an. 2. mailan, berriz, bi finalerdi izango dira, 1. eta 2. postuan sailkatutako bikoteenak, multzoen artean gurutzatuz; hau da, A multzoko 1.a B multzoko 2.aren aurka, eta B multzoko 1. sailkatua A multzoko 2.aren kontra (A1 vs B2 eta B1 vs A2). Finalerdi hauek 1. mailakoarekin batera jokatuko dira, abenduaren 19an.

 

 

Finalak, azkenik, abenduaren 26an jokatuko dira, eta Donostia izango da egoitza.

 

 


Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba