Realeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean

2015/10/29 | Lehiaketa

Donostiako Gaska trinketean jokatuko dute norgehiagoka Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2 taldeek, igandean, 10:15etik aurrera

Real Sociedad klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Igandean jokatuko da (2015-11-01), 10:15ean, Donostiako Gaska trinketean. Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2 ariko dira nor baino nor:


Azaroak 1, igandea, 10:15, Donostia-Gaska

1. Larruzko paleta nagusiak:
REAL SOCIEDAD 1 (I.Navarro-A.Agirre) /
REAL SOCIEDAD 2 (D.Arozena-I.Oiarzabal)

 

 

4 talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Ramuntxo, Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2. Eta honela gelditu da sailkapena:

  1. 1. Real Sociedad 1, 6 puntu (jokatutako 3 partidetatik 3ak irabazita)
  2. 2. Real Sociedad 2, 5 puntu (2 partida irabazita eta 1 galduta)
  3. 3. Ramuntxo, 4 puntu (partida 1 irabazita eta 2 galduta)
  4. 4. Altzatarra, 3 puntu (3 partidak galduta)

 


 

1. sailkatuak, Real Sociedad 1 taldeak, finalerako zuzeneko pasea lortu zuen, hala. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu behar izan zuten: Real Sociedad 2k (D.Arozena-I.Oiarzabal) 40-22 irabazi zion Ramuntxori (I.Mutuberria-A.Mutuberria), Gaskan, urriaren 18an jokatutako lehian.


 


 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa trinketa-larruzko paleta nagusiak atalean aurki daiteke.

 

 

 










Ir arriba