Real Sociedad 3, Gazteleku eta Real Sociedad, Gipuzkoako txapeldunak larruzko paletan

2015/10/27 | Lehiaketa

Real Sociedad 1, Landare 1 eta Oiangu hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1., 2. eta 3. mailako finaletan

Real Sociedad 3 (1.maila), Gazteleku (2. maila) eta Real Sociedad (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak. Hurrenez hurren, Real Sociedad 1, Landare 1 eta Oiangu hartu zituzten mendean joan den igandean (2015-10-25) Donostiako Altza auzoan jokatutako lehietan. Hona hemen jaialdia:

 

Urriak 25, igandea, 10:00, Donostia-Altza
 

1. Nagusiak, 3. maila: REAL SOCIEDAD (J.Artetxe-K.Zabala) 35 / Oiangu (G.Berasategi-G.Oiarbide) 23

2. Nagusiak, 2. maila: Landare 1 (I.Eskisabel-R.Pichel) 20 / GAZTELEKU (I.Altuna-M.Lete) 35

3. Nagusiak, 1. maila: Real Sociedad 1 (M.Irigoien-D.Arozena) 18 / REAL SOCIEDAD 3 (I.Navarro-G.Andueza) 35

 


 

2. mailan, bazen finalisten berri aurreko astetik, urriaren 18ko asteburuan jokatu baitzituzten finalerdiak. Hain zuzen ere, Landare 1ek (I.Eskisabel-R.Pichel) Oiangu 1 (M.Sanchez-I.Aranburu) hartu zuen mendean, 35-29; eta Gazteleku taldea (I.Altuna-M.Lete) Real Sociedadi (J.Juanes-M.Lopez) gailendu zitzaion, 25-35.

 

 

1. eta 3. mailako finalerdiak, aldiz, finalen atarian jokatu ziren, ostiralean bertan (2015-10-23). Eta hauexek izan ziren emaitzak:



Urriak 23, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III.a

1. Real Sociedad (J.Artetxe-K.Zabala) 35 / Urnieta 3 (X.Amantegi-M.Jauregi) 13 (3. maila)

2. Real Sociedad 3 (I.Navarro-G.Andueza) 35 / Real Sociedad 2 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 26 (1. maila)

3. Real Sociedad 1 (M.Irigoien-D.Arozena) 35 / Pagazpe (M.Clement-J.Arruti) 18 (1. maila)
 

Urriak 23, ostirala, 21:30, Ordizia-Beti Alai

1. Oiangu (G.Oiarbide-G.Berasategi) 35 / Altzatarra (K.Zubeldia-I.Arruti) 17 (3. maila)

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Larruzko paleta atalean aurki daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba