Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoko larruzko paletako finalak, igandean, Altzan

2015/10/23 | Lehiaketa

10:00etan hasiko da jaialdia, eta 3., 2. zein 1. mailako finalak izango dira ikusgai

Igande honetan (2015-10-25) jokatuko dira, Donostiako Altza auzoanEzker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak. Hiru partida izango dira ikusgai: lehendabizikoa 3. mailako lehia, gero 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa. 10:00etan hasiko da jaialdia.

 

 

2. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, urriaren 18ko jardunaldian jokatu baitziren finalerdiak. Hain zuzen ere, Landare 1 eta Gazteleku taldeak sailkatu ziren finalerako. Landare 1ek (I.Eskisabel-R.Pichel) Oiangu 1 (M.Sanchez-I.Aranburu) hartu zuen mendean, 35-29. Eta Gazteleku taldea (I.Altuna-M.Lete) Real Sociedadi (J.Juanes-M.Lopez) gailendu zitzaion, 25-35.

 

 

1. eta 3. mailako finalerdiak, aldiz, bihar bertan (2015-10-23) jokatuko dira. Hona hemen xehetasunak:
 

Urriak 23, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III.a

1. Real Sociedad (J.Artetxe-K.Zabala) / Urnieta 3 (X.Amantegi-B.Fernandez-M.Jauregi) (3. maila)

2. Real Sociedad 3 (I.Navarro-G.Andueza) / Real Sociedad 2 (M.Antxordoki-G.Antxordoki) (1. maila)

3. Real Sociedad 1 (M.Irigoien-D.Arozena) / Pagazpe (M.Clement-J.Arruti) (1. maila)

Urriak 23, ostirala, 21:30, Ordizia-Beti Alai

1. Oiangu (G.Oiarbide-J.Garrido-G.Berasategi) / Altzatarra (K.Zubeldia-I.Arruti) (3. maila)

 

 

Hauxe izango da, beraz, finalen jaialdia:
 

Urriak 25, igandea, 10:00, Donostia-Altza

1. Larruzko paleta nagusiak, 3. maila:
REAL SOCIEDAD (J.Artetxe-K.Zabala) edo URNIETA 3 (X.Amantegi-B.Fernandez-M.Jauregi) /
OIANGU (G.Oiarbide-J.Garrido-G.Berasategi) edo ALTZATARRA (K.Zubeldia-I.Arruti)

2. Larruzko paleta nagusiak, 2. maila: 
LANDARE 1 (I.Eskisabel-R.Pichel) / GAZTELEKU (I.Altuna-M.Lete)

4. Larruzko paleta nagusiak, 1. maila: 
REAL SOCIEDAD 1 (M.Irigoien-D.Arozena) edo PAGAZPE (M.Clement-J.Arruti) /
REAL SOCIEDAD 3 (I.Navarro-G.Andueza) edo REAL SOCIEDAD 2 (M.Antxordoki-G.Antxordoki)

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak jakin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Larruzko paleta eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 










Ir arriba