Azken fasean da eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2015/10/15 | Lehiaketa

2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatzen dute; abenduaren 27ko asteburuan izango dira finalak

Asteburuan (2015-10-18) hasiko da Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatuko dute, eskuz banaka. Errendimenduko eskuzko lehendabiziko lehia izango da hau; urte berriarekin batera hasiko da bigarrena, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa hau ere, baina eskuz binaka. Eta ondoren, udaberri aldean eta ekainera bitarte, jokatuko dira Errendimenduko Udaberri Saria, eskuz binaka, eta Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka.

 

 

2. urteko alebinetan, 84 pilotari lehiatuko dira, 14 multzotan banatuta. 1. urteko infantiletan 93 pilotarik eman du izena, eta 16 multzo osatu dituzte. Eta 2. urteko infantiletan, azkenik, 60 pilotarik jokatuko dute, 10 multzotan banatuta.

 

 

Lehendabiziko fasean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urriaren 18tik azaroaren 15era. Eta denek jarraituko dute aurrera, bigarren fasera, kanporaketena: maila guztietan, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuak Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira, eta 3. postutik 6.era sailkatutakoek eskualdeko txapelketak jokatuko dituzte, bitan banatuta: Ekialdeko Txapelketa eta Mendebaldekoa. Azaroaren 29ko asteburuan hasiko da kanporaketen bigarren fase hau.

 

 

Final guztiak, azkenik, abenduaren 27ko asteburuan jokatuko dira, oraindik zehazteko dauden egoitzetan.

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz banaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba