Trinketeko Udazkena Sariko finala, larunbatean, Iruran

2010/11/24 | Lehiaketa

Mundarro eta Loiolatarra 2 izango dira aurrez aurre

Larunbatean, hilak 27, jokatuko da, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Udazkena Sariko finala. Mundarro eta Loiolatarra 2 taldeak izango dira aurrez aurre, eskuz binaka, 17:15ean hasiko den jaialdian:
 

*Azaroak 27, larunbata, 17:15, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz binaka, nagusiak: MUNDARRO / LOIOLATARRA 2

 

Mundarro lehen postuan sailkatu zen ligaxkan, eta partida guztiak irabazita lortu du finalerako zuzeneko txartela. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, bestalde, finalerdia jokatu zuten joan den larunbatean, hilak 20; Loiolatarra 2 gailendu zitzaion Hernaniri, 40-39ko emaitza estuarekin.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba