Luzean eta Zubieta taldeek jokatuko dute 52. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, igandean

2015/10/01 | Lehiaketa

11:00etan izango da ikusgai lehia, Zubietako plazan

Luzean eta Zubieta taldeek jokatuko dute 52. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, igande honetan (2015-10-11), Zubietan. 11:00etan hasiko da lehia:

     Urriak 11, igandea, 11:00, Zubieta

     Luzean / Zubieta

 

 

Irailaren 27an jokatutako finalerdietan, Zaharrer Segi taldeari irabazi zion Luzeanek, 13-1. Eta bestean Zubietak Endaiarrak taldea hartu zuen mendean, 13-7. Hona hemen jaialdiak:

- 11:00, Oiartzun: Luzean 13 / Zaharrer Segi 1

- 11:00, Villabona: Zubieta 13 / Endaiarrak 7

 

 

2013an jokatutako finala errepikatuko da aurtengo edizioan. Orduan Luzeanek irabazi zuen, 13-5. Zubietarrak eta donibandarrak ere izan dira aurrez aurre finalean beste behin ere, 1989an; Zubietakoak txapeldun izan ziren orduan: Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

Luzeanek eta Aviron Bayonnaisek dituzte txapel gehien txapelketa honetan: 14 (Luzean 10 aldiz izan da txapeldunorde eta Aviron Bayonnais 6). Hala, Luzeanek irabaziko balu lidergoa hartuko luke sailkapenean. Kapito Harrik 11 txapel ditu, 4na Behar Zanak eta Noizbaitek, 2 Endaiarrak taldeak eta bana Zaharrer Segik eta Yoko Garbik. Zubieta taldearentzat lehendabiziko txapela izango litzateke igandekoa; 2 aldiz izan dira txapeldunorde (2010ean eta 2013an).

 

 

52. Enrique Abril Errebote Txapelketan Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte. Horietatik lau Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun; bi talde izan ditu txapelketan) eta Zubieta (Zubieta). Beste hiru Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Luzean (Donibane Lohizune) eta Noizbait (Hazparne). Eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).

 

 

Argazki galeriak eta Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril ataletan aurki daitezke hainbat irudi eta informazio osatua.

 

 

 










Ir arriba