Martxan dira teknifikazio proiekturako hautaketa probak

2015/09/10 | Lehiaketa

Eskuko infantil eta kadete kategoriako pilotariei dago zuzenduta aurtengo proiektua; irailaren 9an eta 16an dira kadeteentzako deialdiak, eta 23an infantilentzat

Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak teknifikazio proiektua jarri du martxan

 

Eskuko infantil eta kadete kategoriko pilotariei zuzenduta dago aurtengo proiektua, eta entrenamendu teknikoa eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du helburu.

 

Gipuzkoako elkarte guztiei egin zaie deialdia, eta guztira 69 pilotarik eman dute izena. Horietatik 31 dira infantilak eta 38 kadeteak. Eta 25 elkarte desberdinetakoak.

 

Hautaketa proben txanda da orain. Kadeteentzat bi hautaketa entrenamendu finkatu ditu federazioak, irailaren 9an eta 16an. Eta infantilentzat deialdi bakarra izango da, irailaren 23an. Saio guztiak Donostiako Atano III.ean izango dira, 17:00etan hasita.

 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

 

 

 










Ir arriba