Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa hasiko da asteburuan

2015/09/09 | Lehiaketa

Larruzko paletako lehiarekin hasiko da; hurrengo jardunaldian gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak

Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa hasiko da asteburuan. Larruzko paletako lehiak emango dio hasiera txapelketari, eta datorren jardunaldian gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak. Horrela, Gipuzkoako pilotariak bete-betean sartuko dira 2015-16 denboraldian. Jokoan den Enrique Abril Txapelketa izan zen denetan goiztiarrena.

 

 

Nagusien mailako pilotariek hartuko dute parte larruzko paletako lehian, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira. Denera, 28 taldek jokatuko dute: 8 lehenengo mailan (4 A multzoan eta beste 4 B multzoan), 12 bigarren mailan (6 A multzoan eta beste 6 B multzoan) eta 8 hirugarren mailan (4 A multzoan eta 4 B multzoan).

 

 

Lehenik, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute, irailaren 13tik urriaren 18ra bitartean (2. mailan, urriaren 11ko asteburuan bukatuko dute lehendabiziko fasea). Finalerdiak urriaren 23ko jardunaldian izango dira (2. mailakoak, berriz, urriaren 18koan). Eta final guztiak, azkenik, urriaren 25eko asteburuan izango dira (oraindik zehaztu gabeko egoitzan).

 

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago eta astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba