Azpeitia, Donostia eta Mutriku, 2015eko Herriartekoaren txapeldunak

2015/07/23 | Lehiaketa

Azpeitiak Tolosari irabazi zion, eskuko lehian; palakoan, Andoaini gailendu zitzaion Donostia; eta zesta-puntakoan Zumaiari hartu zion aurrea Mutrikuk

Azpeitiak, Donostiak eta Mutrikuk irabazi dute 2015eko Herriarteko Txapelketa. Eskuko lehian jantzi zuen txapela Azpeitiak, Tolosari 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita (Donostia, 2015-07-05). Donostiarentzat izan zen palako lehiakoa; honek Andoain hartu zuen mendean finalean (Donostia, 2015-06-14), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntako lehian Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 3-0eko emaitzarekin (Mutriku, 2015-06-26). Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:

 

ESKUA. Uztailak 5, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

1. Kadeteak: AZPEITIA 22 (Unanue-Alberdi) / TOLOSA 18 (Morales-Jauregi)

2. Jubenilak: AZPEITA 22 (Iriarte-Egiguren) / TOLOSA 18 (Egiguren-X.Luzuriaga)

3. Nagusiak: AZPEITIA 22 (Larrañaga-Murgiondo) / TOLOSA 11(Peña-Beloki)

 

PALA. Ekainak 14, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

1. Larruzko paleta: DONOSTIA (Arozena-Sarasola) 35 / ANDOAIN (Iradi-Lete) 21

2. Pala motza: DONOSTIA (Navarro-Oiarzabal) 40 / ANDOAIN (Altuna-Zabala) 37

 

ZESTA-PUNTA. Ekainak 26, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz

1. Kadeteak: MUTRIKU 30 (E.Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 10 (J.Agirre-Saez)

2. Jubenilak: MUTRIKU 35 (Goenaga-Andonegi) / ZUMAIA 22 (E.Agirre-Lopetegi)

3. Nagusiak: MUTRIKU 35 (I.Mendizabal-Barrenetxea) / ZUMAIA 23 (Alonso-Osa)

 

 

 

 

Azpeitiak, hala, bere laugarren txapela jantzi du. Beste 3ak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita) eta 2010ean (Hernaniri) lortu zituen. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

 

 
Donostiarentzat bere zazpigarren txapela izan da Herriartekoan. Iazko irabazlea ere bada, eta gainontzeko 5 garaipenak 1997, 1998, 2002, 2006 eta 2008 urteetan lortu zituen. Beste 6 aldiz txapeldunorde izan dira donostiarrak: 1991an, hau da, lehendabiziko edizioan, 1993an, 1994an, 2000n, 2001ean eta 2012an.
 
 
 
Eta, azkenik, Mutrikuk hirugarren txapela gehitu dio bere palmaresari; azkeneko hiru urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014 eta 2015. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen
 
 
 
 
 
 
 
 
Azpeitiak 48 edizioetatik 38tan hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan. Donostiak Palako Txapelketako edizio guztietan, hau da, 25. Eta Mutriku 6 bider Herriarteko Zesta-puntakoan; guztira, 15 izan dira
 
 
 
 

 

 

22 herri lehiatu dira eskuz aurten: Aia, Alegia, Andoain, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zestoa, Zizurkil eta Zumarraga. Aia, Azpeitia eta Oñati izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia.

 

Palaz, 8 herri lehiatu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba (azkeneko orduan erretiratu eta ez du txapelketa jokatu), Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.

 

Eta zesta-puntaz, azkenik, 3 herrik parte hartu dute: Donostia, Mutriku eta Zumaia. Andoain eta Tolosa ez dira izan aurtengoan.
 
 
 
 
 
 
 
Gipuzkoa Berria izan da 2015eko Herriarteko Txapelketaren babeslea. Donostia Kirolak-en lankidetza ere jaso du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak.
 
 
 
 
 
 
 
Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.
 

 

 










Ir arriba