Nazabal-Zabala Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketako txapeldunak

2015/08/04 | Lehiaketa

Finala abuztuaren 3an jokatu zen Oiartzungo kontzejupean

Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa bukatu da. Emaitzak hauek izan dira.

 

Finala:

ESNAL-MARTINEZ (gonbidatuak) - 7 - 13 - NAZABAL-ZABALA

 

Finalerdiak:

CHIAPUSO-ARZELUS - 5 - 11 - ESNAL-MARTINEZ (gonbidatuak)

LOITEGI-JAUREGI - 3 - 11 - NAZABAL-ZABALA

 

 

Gipuzkoako Txapelketako sailkapena (bikote federatuentzat bakarrik):

1 - NAZABAL-ZABALA

2 - CHIAPUSO-ARZELUS

3 - LOITEGI-JAUREGI

 

 

Estreinakoz jokatu da aurten Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa. Ekainaren 14an hasi zen lehia, eta nagusien mailako pilotariek jardun dute, eskuz binaka

 

Oiartzungo Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egin du lehia berri honek. Horrela, partida guztiak Oiartzungo Kontzejupean dira ikusgai. Eta jaialdi anitzak dira, gainera:
 

1. Gaztetxoak
2. Gaztetxoak
3. Emakumezkoak
4. Herri mailakoak
5. Herri mailakoak
6. 1. mailakoak-Gipuzkoako Txapelketa
7. 1. mailakoak-Gipuzkoako Txapelketa

 

 

 

Gipuzkoako Txapelketan, ondorengo pilotariek hartu dute parte, lau multzotan banatuta:

 

A multzoa

  1. Chiapuso-Arzelus
  2. Odriozola-A.Lizaso
  3. Lasa-Argote (gonbid.)
     

B multzoa

  1. Nazabal-Zabala
  2. E.Esnaola-San Sebastian
  3. Mujika-Ondaro (gonbid.)
     

C multzoa

  1. Eskudero-Setien
  2. Irisarri-Imaz
  3. Esnal-Martinez (gonbid.)
     

D multzoa

  1. J.A.Esnaola-Iraeta
  2. Loitegi-Jauregi
  3. Urkia-Telletxea (gonbid.)

 

 

Informazio gehiago eta irudiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Kontzejupe eta Argazki galeriak ataletan daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba