Azpeitia garaile Herriarteko Eskuzko Txapelketan

2015/07/07 | Lehiaketa

3-0 irabazi zion Tolosari Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean; bere laugarren txapela lortu du

Azpeitiak irabazi du 2015eko Herriarteko Eskuzko Txapelketa. 3-0 hartu zuen mendean Tolosa, Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean (2015-07-05):

 

Uztailak 5, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

1. Kadeteak: AZPEITIA 22 (Unanue-Alberdi) / TOLOSA 18 (Morales-Jauregi)

2. Jubenilak: AZPEITA 22 (Iriarte-Egiguren) / TOLOSA 18 (Egiguren-X.Luzuriaga)

3. Nagusiak: AZPEITIA 22 (Larrañaga-Murgiondo) / TOLOSA 11(Peña-Beloki)

 
 
 

Azpeitiak, hala, bere laugarren txapela jantzi du. Beste 3ak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita) eta 2010ean (Hernaniri) lortu zituen. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

 

 

Tolosak, berriz, ezin izan du bere lehendabiziko txapela jantzi. 3 aldiz izan da txapeldunorde Herriartekoan: 1975ean (Azkoitiak irabazi zuen), 2013an (Oiartzunek) eta aurtengo edizioan.

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren historian, Azkoitiak ditu txapel gehien: 16. Zerrendan hurrengoa Donostia da, 6 txapelekin. Hernanik 5 ditu, 4 Segurak eta Azpeitiak, 3 Arrasatek, 2na Bergarak, Zumarragak eta Idiazabalek, eta bana Usurbilek, Amezketak, Soraluzek eta Oiartzunek.

 

 
 
Azpeitiak 38 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta Tolosak 33 bider.

 

 

Gipuzkoa Berria izan da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izan du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Hala, eskuz, 5000 euro jasoko ditu Azpeitiak, 2500 Tolosak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak, hau da, Astigarragak eta Zizurkilek. Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute parte-hartzaileek.

 

 

22 herri lehiatu dira eskuz aurten

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Beasain
  11. Bidania-Goiatz
  12. Donostia
  13. Errenteria
  14. Hernani
  15. Lasarte-Oria
  16. Lezo
  17. Oiartzun
  18. Oñati
  19. Tolosa
  20. Zestoa
  21. Zizurkil
  22. Zumarraga


Aia, Azpeitia eta Oñati izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia.

 

 

Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.

 

 

 










Ir arriba