Mutrikurentzat txapela 2015eko Herriarteko Zesta-punta Txapelketan

2015/06/30 | Lehiaketa

3-0 irabazi zion Zumaiari finalean, eta bere hirugarren txapela lortu du; azken hiru edizioak irabazi ditu. Zumaiak jarraitzen du lidergoan, 8 txapelekin

Mutrikuk irabazi du 2015eko Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 3-0 hartu zuen mendean Zumaia, Mutrikun jokatutako finalean (2015-06-26):

 

Ekainak 26, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz

1. Kadeteak: MUTRIKU 30 (E.Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 10 (J.Agirre-Saez)

2. Jubenilak: MUTRIKU 35 (Goenaga-Andonegi) / ZUMAIA 22 (E.Agirre-Lopetegi)

3. Nagusiak: MUTRIKU 35 (I.Mendizabal-Barrenetxea) / ZUMAIA 23 (Alonso-Osa)

 

 

Hala, Mutrikuk hirugarren txapela gehitu dio bere palmaresari; azkeneko hiru urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014 eta 2015. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen

 
 
 
 
Zumaiak oraingo honetan azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan du; dagoeneko 8. aldia da: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an eta 2015ean. Hala ere, txapel gehien dituen herri da, 8, hain zuzen ere: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak.
 

 

 

Bi herriek, gainera, 5 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko bost ediziotan, hain justu. 3tan irabazi du Mutrikuk (2013, 2014, 2015) eta 2tan Zumaiak (2011, 2012). 

 

 

 
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 18 aldiz. Mutriku, berriz, 6 aldiz lehiatu da.
 
 
 
 
 
Aurten, 3 herri leihatu dira: Donostia, Mutriku, eta Zumaia. 

 

 

Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izan du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Zesta-puntaz, 1250 euro jasoko ditu Mutrikuk eta 625 Zumaiak. Gainera, parte-hartzaile guztiek 900 euro jasoko dituzte ligaxka osoa jokatzeagatik, eta 450na finala jokatzen dutenek.

 

 

Informazio gehiago eta irudiak webgune honetako Lehiaketak eta Argazki galeriak ataletan.

 

 

 










Ir arriba