Astigarraga, Azpeitia, Tolosa eta Zizurkil, Herriarteko Eskuzko Txapelketako finalean egoteko lehian

2015/06/25 | Lehiaketa

Finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte gaur Zizurkilek eta Tolosak, eta igandean Astigarragak eta Azpeitiak; 2-1 doaz aurretik bai Tolosa bai Azpeitia

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalistak ezagutuko dira asteburuan. Izan ere, finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dituzte Zizurkilek eta Tolosak alde batetik eta Astigarragak eta Azpeitiak bestetik. Bai Tolosak bai Azpeitiak aldeko 2-1ekoa dute, joaneko jaialdiak irabazi baitzituzten: Tolosa 2 / Zizurkil 1 (22-16, 22-4, 0-22); Azpeitia 2 / Astigarraga 1 (22-16, 14-22, 22-9).  


 

Hauexek dira, hain zuzen ere, asteburu honetako finalerdiak: 

 

OSTIRALA, EKAINAK 26

- 19:30, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / TOLOSA
 

IGANDEA, EKAINAK 28

- 17:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / AZPEITIA

 

 

Edizio honetan, 22 herrik eman zuten izena eskuko lehian, honakoek:

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Beasain
  11. Bidania-Goiatz
  12. Donostia
  13. Errenteria
  14. Hernani
  15. Lasarte-Oria
  16. Lezo
  17. Oiartzun
  18. Oñati
  19. Tolosa
  20. Zestoa
  21. Zizurkil
  22. Zumarraga


Aia, Azpeitia eta Oñati izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia.

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta eskuko finala (palakoa bezala) Atano III.ean jokatuko da. Hain zuzen ere, uztailaren 5ean izango da final handia, igandea, 10:30ean hasita.

 

 

Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek.

 

 

Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.

 

 

 










Ir arriba