24 klubetako 103 pilotarik eman du izena aurtengo mutilen eskuko teknifikazio proiektuan

2019/09/17 | Ikastaroak

Horietatik 60 dira infantil kategoriakoak eta 43 kadete; irailaren 18an, 25an eta urriaren 2an izango dituzte hautaketa entrenamenduak; urrian ekingo diete saioei

Arrakasta izaten jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako mutilen eskuko teknifikazio proiektuak. 2019-20 denboraldian, 24 klubetako 103 pilotarik eman du izena. Infantil eta kadete kategorietako pilotariei dago zuzenduta egitasmoa, eta hauei entrenamendu tekniko espezializatua eskaintzea du xede.

 

 

 

Esan bezala, Gipuzkoako 24 klubetako 103 pilotarik eman du izena, 60 infantil eta 43 kadete. Infantiletan, 11 dira Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak, 35 Deba eta Urola Kosta eskualdeetakoak, eta 13 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak. Kadetetan, berriz, Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak 14 dira, 10 Deba eta Urola-Kostakoak, eta 19 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak

Ondorengo lerrotan laburbiltzen ditugu urtez urteko datuak:
 

GIPUZKOAKO TEKNIFIKAZIO PROIEKTUA
         
DENBORALDIA ELKARTE KOPURUA PILOTARI KOPURUA
infantilak kadeteak GUZTIRA
2014 - 15 21 28 31 59
2015 - 16 25 31 38 69
2016 - 17 25 57 46 103
2017 - 18 22 57 40 97
2018 - 19 21 56 37 93
2019 - 20 24 60 43 103

 

 

 

Izena emandako pilotari guztiak hautaketa entrenamenduetara deitu ditugu. Hilaren 18an izango da lehena, Tolosaldea, Goierri eta Aiztondoko pilotarientzat; hilaren 25ean, Deba eta Urola Kostakoen txanda izango da; eta urriaren 2an, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetakoak daude deituta. Hautaketa saio guztiak Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango dira (pilotari bakoitzari egokitu zaion egun eta ordu zehatzen berri emango zaio).

 

 

 

Behin hautaketa probak amaituta eta pilotarien behin betiko zerrenda osatuta, urrian ekingo diete entrenamenduei, bai eskualde bakoitzean bai Gipuzkoa mailan. Donostiako Atano III.ean entrenatuko dira kadete kategoriako pilotariak, eta eskualdeetan infantilak.

 

 

 

Besteak beste, Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Iñaki Esnal, Andoni Ugalde eta Beñat Rezusta pilotari gipuzkoarrak izango dira prestatzaileak.

 

 

 










Ir arriba