Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa, estreinakoz

2015/06/17 | Lehiaketa

Oiartzungo txapelketarekin bat egin du lehendabiziko aldiz antolatu den txapelketa honek; eskuz binaka ari dira nagusien mailako pilotariak; partida guztiak Oiartzungo Kontzejupean dira ikusgai igande goizetan

2014-15 denboraldiko lehiaketa ofizialen egutegiak beste txapelketa berri bat du aurten: Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa. Ekainaren 14tik abuztuaren 3ra bitarte jokatuko da. Nagusien mailako pilotariak ari dira lehiatzen, eskuz binaka.

 

 

Oiartzungo Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egin du lehia berri honek. Horrela, partida guztiak Oiartzungo Kontzejupean izango dira ikusgai, igande goizetan. Eta jaialdi anitzak izango dira, gainera; 09:30ean hasita, honako norgehiagokez gozatu ahal izango da astero:
 

1. Gaztetxoak
2. Gaztetxoak
3. Emakumezkoak
4. Herri mailakoak
5. Herri mailakoak
6. 1. mailakoak-Gipuzkoako Txapelketa
7. 1. mailakoak-Gipuzkoako Txapelketa

 

 

Gipuzkoako Txapelketan, ondorengo pilotariek hartuko dute parte, lau multzotan banatuta:
 

A multzoa

  1. Chiapuso-Arzelus
  2. Odriozola-A.Lizaso
  3. Lasa-Argote (gonbid.)
     

B multzoa

  1. Nazabal-Zabala
  2. E.Esnaola-San Sebastian
  3. Mujika-Ondaro (gonbid.)
     

C multzoa

  1. Eskudero-Setien
  2. Irisarri-Imaz
  3. Esnal-Martinez (gonbid.)
     

D multzoa

  1. J.A.Esnaola-Iraeta
  2. Loitegi-Jauregi
  3. Urkia-Telletxea (gonbid.)

 

 

Gaztetxoen, emakumezkoen eta herri mailakoen finalak uztailaren 26an izango dira, Oiartzungo Iturriotzen (bertako jaiak direla eta), 18:00etan. Gipuzkoako Txapelketako finalak, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) jokatuko dira, Kontzejupean, 13:00etan.

 

 

Informazio gehiago eta astez asteko kartelera webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Kontzejupe eta Kartelera ataletan daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba