Azken txanpan sartu da Herriarteko Eskuzko Txapelketa

2015/06/16 | Lehiaketa

Finalerdien joanekoak jokatuko dituzte asteburuan Azpeitia / Astigarragak eta Tolosa / Zizurkilek; finala uztailaren 5ean izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan

Azken txanpan sartu da Herriarteko Eskuzko Txapelketa. Asteburu honetan finalerdien joanekoak jokatuko dituzte Azpeitiak, Astigarragak, Tolosak eta Zizurkilek. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

OSTIRALA, EKAINAK 19

- 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / ASTIGARRAGA

 

LARUNBATA, EKAINAK 20

- 19:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ZIZURKIL

 

 

Hurrengo asteburuan (2015-06-28) jokatuko dituzte finalerdien itzulikoak. Eta finala ate joka dago, beraz: uztailaren 5ean izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

 

Edizio honetan, 22 herrik eman zuten izena eskuko lehian, honakoek:

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Beasain
  11. Bidania-Goiatz
  12. Donostia
  13. Errenteria
  14. Hernani
  15. Lasarte-Oria
  16. Lezo
  17. Oiartzun
  18. Oñati
  19. Tolosa
  20. Zestoa
  21. Zizurkil
  22. Zumarraga


Aia, Azpeitia eta Oñati izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia.

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta eskuko finala (palakoa bezala) Atano III.ean jokatuko da. 

 

 

Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak.Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek.

 

 

Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.

 

 

 










Ir arriba