Donostiak irabazi du 2015eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa

2015/06/17 | Lehiaketa

2-0 gailendu zitzaion Andoaini finalean; 7. txapela da donostiarrentzat

Donostiak irabazi du 2015eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 2-0 gailendu zitzaion Andoaini Atanon jokatutako finalean (2015-06-14). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Ekainak 14, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

1. Larruzko paleta: DONOSTIA (Arozena-Sarasola) 35 / ANDOAIN (Iradi-Lete) 21

2. Pala motza: DONOSTIA (Navarro-Oiarzabal) 40 / ANDOAIN (Altuna-Zabala) 37

 

 
Donostiak, hala, bere zazpigarren txapela lortu du Herriartekoan. Iazko irabazlea ere bada, eta gainontzeko 5 garaipenak 1997, 1998, 2002, 2006 eta 2008 urteetan lortu zituen. Beste 6 aldiz txapeldunorde izan dira donostiarrak: 1991an, hau da, lehendabiziko edizioan, 1993an, 1994an, 2000n, 2001ean eta 2012an.
 
 
 
 
Andoainek, bestalde, 4 txapel ditu Herriartekoan: 2009, 2010, 2011 eta 2013ko edizioetan lortutakoak. Txapeldunorde, berriz, aurtengoarekin, 5 bider izan da: 1997, 1999, 2006, 2008 eta 2015 urteetan, hain zuzen ere.
 
 
 
 
Bi herriek badakite zer den elkarren aurka finala jokatzea. Hain justu, lau aldiz neurtu dituzte indarrak Herriarteko Pala Txapelketaren finalean: 1997. urtean, 2006an, 2008an eta 2015ean. Eta lauetan irabazi du Donostiak
 
 
 
 
Bai Donostiak bai Andoainek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 25 aldiz.
 
 
 
 
2015eko edizioan, denera, 8 herri lehiatu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba (azkeneko orduan erretiratu eta ez du txapelketa jokatu), Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izan da, eta palako finala Atanon jokatu ahal izan da.

 


Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Hala, palako txapelketan, 2500 euroko saria jaso du Donostiak eta 1250ekoa Andoainek. Gainera, kanporaketa bakoitzeko 300 euroko saria jaso dute parte-hartzaileek.

 

 
Informazio gehiago eta irudiak, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan.
 

 

 










Ir arriba