Sein / Unanue eta Etxaniz / Goikoetxea, Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak

2015/06/05 | Lehiaketa

Larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak, 17:00etan, Tolosako Beotibarren

Larunbatean (2015-06-13), jokatuko dira Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak, Tolosako Beotibarren. 17:00etan hasiko da jaialdia. Oiarpe elkarteko Sein eta Añorgako Unanue izango dira aurrez aurre lehendabiziko partidan, 2. urteko alebinen lehian. Ondoren, infantiletan, Bergarako Etxanizek eta Tolosako Goikoetxeak neurtuko dituzte indarrak.

 

Hona hemen finalen jaialdia: 

 

Ekainak 13, larunbata, 17:00, Tolosa-Beotibar:

1. 2. urteko alebinak: SEIN (Oiarpe) / UNANUE (Añorga)

2. Infantilak: ETXANIZ (Bergara) / GOIKOETXEA (Tolosa)

 

 

Oiarpeko Aburuza, Ziotzako Ugartemendia, Hernaniko Zugasti eta Ilunpeko Alberdi finalen atarian gelditu dira. Hain zuzen ere, hauxek dira finalerdietako emaitzak:
 

Maiatzak 23, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar:
 

1. 2. urteko alebinak: Sein (Oiarpe) 16 / Aburuza (Oiarpe) 11

2. 2. urteko alebinak: Unanue (Añorga) 16 / Ugartemendia (Ziotza) 10

3. Infantilak: Etxaniz (Bergara) 18 / Zugasti (Hernani)  7

4. Infantilak: Goikoetxea (Tolosa) 18 / Alberdi (Ilunpe) 16

 

 

2. urteko alebinen mailako 12 pilotarik hartu dute parte 2015eko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10kBuruz buru jokatu dute. Hain zuzen ere, hauexek izan ziren pilotari hautatuak txapelketa jokatzeko:

 

Alebinak:

  1. Unanue (Añorga)
  2. Albeniz (Añorga)
  3. Ibarluzea (Goierri)
  4. Uitzi (Hernani)
  5. Elosegi (Ilunpe)
  6. Egiguren, Iker (Ilunpe)
  7. Egiguren, Aimar (Ilunpe)
  8. Sein (Oiarpe)
  9. Aburuza (Oiarpe)
  10. Amiano (Ramuntxo)
  11. Ugartemendia (Ziotza)
  12. Perurena (Ziotza)
     

Infantilak:

  1. Urbieta (Añorga)
  2. Etxaniz (Bergara)
  3. Gallastegi (Bergara)
  4. Zugasti (Hernani)
  5. Unanue (Ilunpe)
  6. Alberdi (Ilunpe)
  7. Garmendia (Lapke)
  8. Goikoetxea (Tolosa)
  9. Etxeberria (Tolosa)
  10. Salegi (Zestoa) 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio osatua. Eta Argazki galeriak atalean finalerdietako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba