Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa, azken txanpan

2015/06/04 | Lehiaketa

2. mailako finalerdia jokatuko da bihar, eta ligaxkako azken norgehiagoka 1. mailan; ekainaren 12an izango dira finalak, 19:00etan, Donostiako Gaska trinketean

Azken txanpan sartu da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, bihar (2015-06-05) 2. mailako finalerdia jokatuko da, eta 1. mailako ligaxkako azken neurketa; ekainaren 12an izango dira finalak, 19:00etan, Donostiako Gaska trinketan. Ondoren zehazten dugu biharko jaialdia:
 

Ekainak 5, ostirala, 19:00etan, Donostia-Gaska Trinketa:

1. Paleta argeninarra neska nagusiak 2. MAILA. FINALERDIA: Tijero-Maiza / Gabirondo-Arriola

2. Paleta argentinarra neska nagusiak 1. MAILA. LIGAXKAKO AZKEN JARDUNALDIA: Larralde-Celine / Goikoetxea-Garmendia

 

 

7 bikote aritu dira lehian txapelketa honetan, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan, hain zuzen ere:
 

1. maila

ABURUZA-ARAIZTEGI
PEREZ-ARRIETA
GOIKOETXEA-GARMENDIA
LARRALDE-CELINE

2. maila

GABIRONDO-ARRIOLA
GARCIA-OTAEGI
TIJERO-MAIZA

 

 

Txapelketak bi fase izan ditu. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatu dute bikoteek. Bigarren faseari dagokionez, 1. mailan 1. eta 2. sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean2. mailan, berriz, finalerdia eta finala jokatuko dira; 1. sailkatua zuzenean pasatuko da finalera, eta 2. eta 3. sailkatuek jokatuko dute finalerdia.

 

 

Txapelketaren jarraipena astero-astero egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba