Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaren finalerdiak, larunbatean, Tolosako Beotibarren

2015/05/20 | Lehiaketa

16:00etan hasiko da jaialdia; finalak ekainaren 13an jokatuko dira, frontoi berean

Azken txanpan sartu da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Hain zuzen ere, larunbat honetan (2015-05-23) jokatuko dira finalerdiak, Tolosako Beotibarren, 16:00etan hasita. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Maiatzak 23, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar:

1. 2. urteko alebinak: SEIN (Oiarpe) / ABURUZA (Oiarpe)
2. 2. urteko alebinak: UNANUE (Añorga) / UGARTEMENDIA (Ziotza)
3. Infantilak: ETXANIZ (Bergara) / ZUGASTI (Hernani)
4. Infantilak: GOIKOETXEA (Tolosa) / ALBERDI ( Ilunpe)

 

 

Finalak ekainaren 13an jokatuko dira, Tolosako Beotibarren.

 

 

2. urteko alebinen mailako 12 pilotari eta infantil mailako beste 10 lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. Zizurkilen, Donostiako Loiola auzoan eta Tolosan jokatu dira lehenengo faseko norgehiagokak. Hain zuzen ere, pilotari hauexek izan ziren aukeratuak txapelketa jokatzeko:

 

Alebinak:

  1. Unanue (Añorga)
  2. Albeniz (Añorga)
  3. Ibarluzea (Goierri)
  4. Uitzi (Hernani)
  5. Elosegi (Ilunpe)
  6. Egiguren, Iker (Ilunpe)
  7. Egiguren, Aimar (Ilunpe)
  8. Sein (Oiarpe)
  9. Aburuza (Oiarpe)
  10. Amiano (Ramuntxo)
  11. Ugartemendia (Ziotza)
  12. Perurena (Ziotza)
     

Infantilak:

  1. Urbieta (Añorga)
  2. Etxaniz (Bergara)
  3. Gallastegi (Bergara)
  4. Zugasti (Hernani)
  5. Unanue (Ilunpe)
  6. Alberdi (Ilunpe)
  7. Garmendia (Lapke)
  8. Goikoetxea (Tolosa)
  9. Etxeberria (Tolosa)
  10. Salegi (Zestoa) 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio osatua.

 

 

 










Ir arriba