Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa

2015/05/20 | Lehiaketa

7 bikote ari dira nor baino nor, bi mailatan banatuta; finalak ekainaren 12an jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean

Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. 7 bikote ari dira lehian, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan, hain zuzen ere:
 

1. maila

ABURUZA-ARAIZTEGI
PEREZ-ARRIETA
GOIKOETXEA-GARMENDIA
LARRALDE-CELINE

2. maila

GABIRONDO-ARRIOLA
GARCIA-OTAEGI
TIJERO-MAIZA

 

 

Txapelketak bi fase izango ditu. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, 1. mailakoek maiatzaren 15etik 29ra bitartean, eta 2. mailakoek maiatzaren 15etik ekainaren 5era. Partida guztiak ostiraletan izango dira, Donostiako Gaska trinketean; 19:00etan hasiko dira jaialdiak.

 

 

Bigarren faseari dagokionez, 1. mailan 1. eta 2. sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean; ekainaren 12an jokatuko da, 19:00etan eta Donostiako Gaska trinketean hau ere, jaialdiko bigarren partidan. 2. mailan, berriz, finalerdia eta finala jokatuko dira. 1. sailkatua zuzenean pasatuko da finalera, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute ekainaren 5ean, 19:00etan, Gaskan. Finala, hortaz, ekainaren 12an izango da, 19:00etan, Gaskan, jaialdiko lehenenengo partidan.

 

 

Txapelketaren jarraipena astero-astero egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba