Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, apirilaren 29an

2015/04/23 | Lehiaketa

19:00etan hasiko da ekitaldia, Donostiako Kirol Etxean, eta kanporaketen zozketa egingo da; 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan; txapelketa maiatzaren 10eko asteburuan jarriko da martxan

Apirilaren 29an, asteazkena, aurkeztuko dute 2015eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5). 19:00etan hasiko da ekitaldia. Kanporaketen zozketa ere egingo dute bertan.

 

Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:


ESKUA

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Beasain
  11. Bidania-Goiatz
  12. Donostia
  13. Errenteria
  14. Hernani
  15. Lasarte-Oria
  16. Lezo
  17. Oiartzun
  18. Oñati
  19. Tolosa
  20. Zestoa
  21. Zizurkil
  22. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Maiatzaren 10eko asteburuan ekingo diote txapelketari, eskuko eta zesta-puntako lehiekin; palakoa, bestalde, maiatzaren 17ko asteburuan hasiko da. Palakoa izango da, hain zuzen ere, jokatuko den lehendabiziko finala: ekainaren 14an, Donostian. Zesta-puntakoa jokatuko da ondoren, ekainaren 21eko asteburuan, hasiera batean Mutrikun. Eta, azkenik, uztailaren 5ean izango da eskuko finala, Donostiako Atano III.ean.

 

Gipuzkoa Berria izango da 2015eko Txapelketaren babeslea.

 

 

 










Ir arriba