Trinketeko Udazkena Sariko finalerdiak, larunbatean, Iruran

2010/11/18 | Lehiaketa

Loiolatarra 2 eta Hernani aurkako borroka

Azken txanpan sartu da Trinketeko Udazkena Saria, aurten estreinakoz jokatu den txapelketa. Asteburu honetan, esaterako, finalerdiak jokatuko dira. Hona hemen jaialdia:
 

*Azaroak 20, larunbata, 17:15, Irura-Ametsa trinketa

1. LOIOLATARRA 2 / HERNANI (eskuz binaka, nagusiak)

 

2. eta 3. sailkatuek jokatuko dute, beraz, finalerdia. Lehendabiziko sailkatuak, Mundarrok, partida guztiak irabazita lortu du finalerako zuzeneko txartela; azaroaren 28ko finalean aurkaria nor izango den jakiteko zain geldituko da, beraz.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba