Aloņa Mendi eta Intxurre Udaberriko eskuz binaka jubenilen eta nagusien 3.mailako txapeldunak

2015/03/26 | Lehiaketa

Joan den ostiralean, martxoak 20, Udaberriko Eskuz Binaka jubenil eta nagusien 3.mailako finalak jokatu ziren Alegian.
 
Jubenilen 3.mailako finala jokatu zen lehenik; Aloña Mendik irabazi zuen partida, 19-22 emaitzarekin Eibar taldea garaituta.
Nagusien 3. mailako txapeldun berria Intxurre izan zen, Hondarribiaren aurka 9-22 irabazi ondoren.
 
Hona hemen emaitzak:
 
Martxoak 20, ostirala, 19:00, Alegia-Elorri:
 
2.Eskuz binaka jubenilak - 3. maila: EIBAR (Urionabarrenetxea-Arrillaga) 19 / ALOÑA MENDI (Aramendia-Bolinaga) 22
3.Eskuz binaka nagusiak - 3. maila: HONDARRIBIA (Maia-Pagadizabal) 9 / INTXURRE (Larrea-Alberdi) 22
 
Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak.
 

 

 










Ir arriba