Udaberri, Errendimendua eta Trinketeko finalak izango dira asteburuan

2015/03/26 | Lehiaketa

Alegian, Zarautzen, Andoainen, Villabonan, Donostian, Tolosan, Altzan eta Mutrikun izanen dira finalak.

Asteburu honetan, Udaberri Txapelketako final ugari jokatuko dira, han hemenka.
 
Eskuz Binaka kadeteen (1. 2. eta 3.mailak) finalak Alegian jokatuko dira ostiralean. Jubenilenak (1. eta 2.mailak) Andoainen izango dira eta nagusien (1. eta 2.mailak) finalak Villabonan.
 
Gomazko paleta jubenilen eta nagusien finalak (1.eta 2.mailak) aldiz, Zarautzen jokatuko dira.  
 
Larruzko paleta eta pala motzeko finalak Altzan, igandean, martxoak 29, ikusteko aukera egonen da eta Zesta Punta nagusien finala Mutrikun izanen da igande goizean ere.
 
Bestalde, Gipuzkoako Trinketeko paleta argentinarra neska nagusien finala jokatuko da ostiralean, martxoak 27, Donostiako Gaska Trinketean.
 
Gipuzkoako Errendimenduko finalak ere (alebin eta infantiletan) asteburu honetan izango dira; bai eskuz binaka eta zesta punta lehiakoak. Eskuz binakakoak Tolosan eta Zesta Puntakoak, Mutrikun.
 
Ondoren zehaztuko ditugu finalak:
 
Udaberri Txapelketa
 
Martxoak 27, ostirala, 19:00, ALEGIA - Elorri:
 
1. Eskuz binaka kadeteak - 3. maila: URNIETA (Elgarresta-Aldunberri) / GURE TXERU (Ostolaza-Etxeberria)
2. Eskuz binaka kadeteak - 2. maila: TOLOSA 2 (Morales-Plazaola) / BERGARA (Tajuelo-Gartzia)
3.Eskuz binaka kadeteak - 1. maila: INTXURRE 1 (Arruti-Zubeldia) / EUSKAL GIROA (Albisu-Miguez)
 
Martxoak 27, ostirala, 19:00, ZARAUTZ - Aritzbatalde :
 
1. Gomazko paleta mutil jubenilak: IKASBERRI (Martija-Alkorta) / TXOST 2 edo TXOST 3
2. Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila: AZKOITIA (Epelde-Azpiroz) / LOIOLATARRA 2(Barbulo-Luarizayerdi)
3. Gomazko paleta mutil nagusiak - 1. maila: ZARAUTZ (Zabala-Landa) / LOIOLATARRA (Ubeda-Huegun)
 
Martxoak 27, ostirala, 19:30,ANDOAIN - Arrate:
 
1. Eskuz binaka jubenilak - 2. maila: EIBAR (Narbaiza-Gastañaga) /AÑORGA (Aranburu-Orbegozo)
2. Eskuz binaka jubenilak - 1. maila: GAZTELEKU 2 (Oiarbide-Usandizaga) / GAZTELEKU 1 (Matxain-Alberdi)
 
Martxoak 27, ostirala, 20:00, VILLABONA - Behar Zana:
 
1. Eskuz binaka nagusiak - 1. maila: ANTIGUA (Urmeneta-Ortiz de Urbina) / BEHAR ZANA 1 (Loidi-Erreka)
2. Eskuz binaka nagusiak - 2. maila: AZKOITIA (Txurruka-Txurruka) / ALLERRU (Taberna-Mujika)
 
Gipuzkoako Trinketeko Txapelketa
 
Martxoak 27, ostirala, 20:00 - DONOSTIA - Gaska-Trinketa:
 
- Paleta argentinarra neska nagusiak: HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) / SU-BERRI (Garmendia-Aburuza)
 
 
Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa
 
Martxoak 28, larunbata, 16:00, TOLOSA - Beotibar:
 
1.Eskuz binaka 2. urteko alebinak: AÑORGA 2 (Albeniz-Unanue) / ZIOTZA 1 (Perurena-Ugartemendia)
2.Eskuz binaka Infantilak - 2. maila: OIARPE 2 (Aburuza-Leonet) / ALDE ZAHARRA (Atxa-Argote)
3.Eskuz binaka Infantilak - 1. maila: ILUNPE (Alberdi-Unanue) TOLOSA 2 (Goikoetxea-Arruabarrena)
 
Udaberri Txapelketa
 
Martxoak 29, igandea, 11:00, DONOSTIA - Altza: 
 
1. Larruzko paleta nagusiak: ALTZATARRA (Nuin-Amiano) / EUSKAL JOLAS (Beitia-Arruti)
2.Pala motza nagusiak: URNIETA 1 (Argiñarena-Txapartegi) / REAL SOCIEDAD (Antxordoki-Artetxe)
 
Gipuzkoako Zesta Puntako Errendimenduko Txapelketa eta Udaberri Txapelketa
 
Martxoak 29, igandea, 17:00, MUTRIKU - Miruaitz:
 
1. Zesta punta Alebinak: ZUMAIA 1 (Yeregi-Aizpurua) / DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea)
2. Zesta punta Infantilak: DANOK BAT 1 (Mendizabal-Arrillaga) / ZUMAIA (Manzisidor-Lopez)
3. Zesta punta nagusiak: ZUMAIA 1 (Etxabe-Osa) / HONDARRIBIA (Ageda-Del Rio)
 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketen inguruko xehetasun guztiak. 
 

 

 










Ir arriba