Urnieta, Oiarpe, Behar Zana 2 eta Behar Zana Trinketeko eskuz binakako txapeldunak

2015/03/12 | Lehiaketa

Kadete, jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Joan den larunbatean (2015-03-07) jokatu ziren 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz binakako finalak, Irurako Ametsa trinketean.
 
Urnieta taldeak irabazi du Oiarpe 1en aurka eskuz binaka kadeteen mailako finalaJubenil kategorian Oiarpe izan da garailea Hernani 2 ren aurka jokatutako finalean. Nagusien 2. mailako txapela Behar Zana 2k eraman du etxera, Behar Zana 1 irabazita. Azkenik, mutil nagusien 1. mailako txapelduna Behar Zana izan da, Urnieta garaitu ostean.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Martxoak 7, larunbata, 16:15-IRURA – Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka kadeteak: OIARPE 1 (Ugalde-Lopez) 14/ URNIETA (Odriozola-Aldunberri) 40
 
2.Eskuz binaka jubenilak: OIARPE (Salaberria-Otaño) 40 / HERNANI 2 (Pagola-Urruzola)11
 
3.Eskuz binaka nagusiak - 2. maila: BEHAR ZANA 1 (Irisarri-Iraola) 23 / BEHAR ZANA 2 (Irisarri-Muguruza) 40
 
4.Eskuz binaka nagusiak - 1. maila: URNIETA (Loitegi-Solano) 25 / BEHAR ZANA (Maiz-Esnaola) 40 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...
 

 

 










Ir arriba