Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

2015/03/06 | Lehiaketa

Kadete, jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailako finalak jokatuko dira.

Larunbatean (2015-03-07) jokatuko dira 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz binakako finalak, Irurako Ametsa trinketean.
 
Lau final izango dira larunbateko jaialdian: lehenik, Oiarpe 1 eta Urnieta taldeek eskuz binaka kadeteen mailako finala jokatuko dute. Ondoren, jubenil kategorian izanen dira Oiarpe eta Hernani 2 taldeak aurrez-aurre. Nagusien 2. mailako finala Behar Zana 1 eta Behar Zana 2k jokatuko dute. Azkenik, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Urnieta eta Behar Zana.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Martxoak 7, larunbata, 16:15-IRURA - Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka kadeteak: OIARPE 1 (Ugalde-Lopez) / URNIETA (Odriozola-Aldunberri)
 
2.Eskuz binaka jubenilak: OIARPE (Salaberria-Otaño) / HERNANI 2 (Pagola-Urruzola)
 
3.Eskuz binaka nagusiak - 2. maila: BEHAR ZANA 1 (Irisarri-Iraola) / BEHAR ZANA 2 (Muguruza-Irisarri)
 
4.Eskuz binaka nagusiak - 1. maila: URNIETA (Loitegi-Solano) / BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola)
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...
 

 

 










Ir arriba